6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Urtasunen (Esteribar) arau subsidiarioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2001eko azaroaren 28ko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Aztertuta Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Urtasungo katastroko 92. lurzatiari buruzkoa, Ana Isabel Esnoz Larrey andreak aurkeztu baitu, aho batez erabaki da:

a) Hasiera batez onestea Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, hirigunea UB1 unitatera zabaltzeko.

b) Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Esteribarren, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: A0112522