6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Martín Villanueva Vierge jaunak Zubiriko hirigunean, 27. poligonoko 10. lurzatian, sustatutako xehetasun azterlana hasiera batez onetsi ondoko jendaurreko epea iragan da (2001eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 17koa). Horiek horrela, eta kontuan hartuz, xehetasun azterlanak xede duen eraikinari buruzko planoa, mugakide duen lurzatiarekiko zehaztua, eranskin gisa aurkeztu eta ez dela haren aurkako alegaziorik aurkeztu, aho batez erabaki da:

a) Behin betiko onestea Zubiriko Martín Villanueva Vierge jaunak sustatutako xehetasun azterlana.

b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat bidaltzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Esteribarren, bi mila eta bateko azaroarn hogeita bederatzian. Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: A0112520