6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak lehiaketa publikoa eginen du, Antsoaingo Udaletxe plazako lurrazpian aparkatzeko 435 plazen (auto eta motozikletendako) erabilera pribatiboa adjudikatzeko.

Kanona. Autoendako: 1.000.000 pezeta (6.010,12 euro); Motozikletendako: 250.000 pezeta (1.502,53 euro).

Kontzesio epea: 99 urte.

Eskabidearekin batera eman beharreko zenbatekoa: 100.000 pezeta (601,01 euro) autoendako; 25.000 pezeta (150,25 euro) motozikletendako.

Proposamenak aurkezteko: Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean, 60 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Baldintzen plegua eta gainerako agiriak ikusgai daude Udaleko bulegoetan.

Antsoainen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0112510