6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2001eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Antsoaingo Udaletxe plazako lurrazpian aparkatzeko 435 plaza lehiaketaren bitartez adjudikatzeko izapidatutako administrazio espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 106. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunetan, bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0112509