6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2001eko azaroaren 28ko osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren tributuei dagozkien karga- tasa nahiz errekarguak ezartzea erabaki zuen, 2002. urteko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izan dezaten:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,27.

Landalurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: ehuneko 0,80.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4ko indizea, zergaren gutxieneko kuoten gainean.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 5eko karga-tasa.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 eta 176.2 artikuluetan ezarritako urteko portzentajerik handienak aplikatuko dira.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioetarako.

Antsoainen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bederatzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0112508