6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Udalaren 2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen 1/2001 espedientearen hasierako onespena, Zangozako Udalak 2001eko martxoaren 15eko osoko bilkura arruntean hala onetsi baitzuen.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du eta ondoren, behin betiko argitaratuko ditu. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0112506