6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Arau subsidiarioetako aldaketa: 4. poligonoko 104. lurzatia.

Azkoiengo Udalak, 2001eko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioetako aldaketa, hau da, 4. poligonoko 104. lurzatiko lurzoruaren kalifikazioa aldatu eta nekazaritzako ekoizpen ertaineko lurzoru bihurtzea. Aldaketa hori Adot Mancho ahizpek sustatu dute.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115.2 eta 117.1.a artikuluek ezarritakoa betetzeko.

Azkoienen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0112505