6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala. "La Torre" alderdia lurzoru urbanizagarri kalifikatzea

Azkoiengo Udalak, 2001eko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioetako aldaketa, hau da, "La Torre" alderdian zenbait lurzatiren kalifikazioa aldatu eta lurzoru urbanizagarri bihurtzea. Aldaketa hori Mepu, S.A. eta Francisco Garde Jaso jaunak sustatu dute.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115.2 artikuluan, 127. artikuluari buruz, ezarritakoa betetzeko.

Azkoienen, bi mila eta bateko azaroaren hogeita bian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0112504