6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi publikoa iragartzen da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko, eta hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legez eskatzen diren baldintzak beterik, hautatuak izateko interesa dutenek behar den eskabidea aurkez dezaten herriko Udaletxean.

Ledean, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112502