6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

Zerbitzu anitzetarako enplegatu lanpostua Izendapena

Garraldako Udalak, 2001eko urriaren 16an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen Gregorio Pedroarena Maisterra jauna zerbitzu anitzetarako enplegatu izendatzea, lan-araubide finkoan, puntuazio altuena lortzeagatik hori izan baita epaimahaiak proposatu duen izangaia.

Izendatuak deialdiaren 9.3 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ezarritako epean aurkeztu beharko du eta jabetza hartu, deialdiaren 10.2 oinarriko epean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki honen kontra hiru errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpenetik aitzina.

Garraldan, bi mila eta bateko urriaren hamazazpian. Mahaiburua, Daniel Irigoien Pedroarena

Iragarkiaren kodea: A0112499