6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Behin betiko onespena Villafranca-Alesves industrialdeko III. industri eremuko UO-33-D unitateko urbanizazio proiektuari

Villafrancako Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau onetsi du:

1.-Behin betikoz onestea, Villafranca-Alesves industrialdeko III. industri eremuko UO-33-D unitateko urbanizazio proiektua, 2. poligonoko 938. lurzatian, Francisco Calvete Munilla jaunak Urbanizacicones Izarra, S.L. entitatea ordezkatuz aurkeztu duena.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.

Villafrancan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0112427