6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE-2 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeko estatutuak eta jarduketa oinarriak behin betikoz onetsirik

Zangozako Udalak, 2001eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen zeinaren xedapen zatia ondotik ematen baita:

1.-Behin betikoz onestea, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE-2 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeko estatutuak eta jarduketa oinarriak, José Luis Loizu Astráin jaunak, Promociones Cisa Navarra, S.A. ordezkatuz, aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz.

2.-Alkate jauna Udalaren ordezkari izendatzea, batzordeko zuzendaritza organoan jardun dezan.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabeei jakinaraztea, hiru hilabeteko epean konpentsazio batzordea eratu dezaten, horretarako eskritura publikoa eginez.

Zangozan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0112425