6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

UAR-34 mugaketaren behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2001eko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen A.S.etako UAR-34 unitatearen mugaketako aldaketa, José Luis Manzanares Ruiz jaunak sustatua eta Arista Arquitectos, S.L.k proiektua prestatua.

Argitara ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluak 119.3 artikuluari buruz aurreikusten duenari jarraikiz.

Milagron, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0112424