6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2001eko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2. Eunate 2000, S.L.k aurkeztutako urbanizazio proiektua hasiera batean onestea, bidezko bada.

UAR-18 (A) unitatearen urbanizazio proiektuaren berri eman da, Eunate 2000, S.L.k sustaturik eta G20 Arquitectos, S.L.k prestaturik.

Jaun idazkariak argitu duenez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Udalak hasiera batean onetsi behar du urbanizazio proiektua, gero hamabost egunetan jendaurrean paratu behar du iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkarietan argitaraturik, eta, jendaurreko aldiaren emaitza ikusita, Udalak behin betikoz onetsiko du, bidezkoa bada. Behin-betikoz onesteko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Udaleko arkitektoaren adostasun txostena ikusirik, industrialdearen urbanizazio proiektua hasiera batean onestea erabaki da.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazio eta iradokizun guztiak aurkez ditzaten.

Milagron, bi mila eta bateko abenduaren batean. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0112423