6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE-8ko plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko azaroaren 8ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

J. G. Garbayo Ayensa, S.A., UE-8ko plan partzialaren aldaketa.

Ikusirik Jesús G. Garbayo Ayensa, S.A.k sinaturiko eskabidea, non eskatzen baitu UE-8ko plan partzialaren aldaketa puntual bat onesteko.

Ikusirik bai Arkitektura Arloko Udal Zerbitzuaren txostena bai Lanen Batzordearen urriaren 30eko txostena.

Ondokoa erabaki da aho batez:

1.-Hasiera batez onestea proposaturiko aldaketa hori; hala ere, sotoko garajeko arrapala eraikinaren barnean egonen da, eremu publikorik hartu gabe, eta garbi gera bedi eremu publikoa urbanizatzeko kostuak sustatzailearen kontura izanen direla osorik.

Jendaurrean egonen da 15 egunez, 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, eta interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie.

Cintruenigon, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112422