6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Aurrekontuko aldaketak

Udalak, 2001eko azaroaren 8ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

Aurrekontuko aldaketak.

Ikusirik Ogasun Batzordearen urriaren 30eko txostena, kamioiak aparkatzeko aurreikusitako gastuak direla-eta aurrekontuan egin beharreko aldaketei buruzkoa, Udalbatzak aho batez erabaki du aurrekontuko ondoko aldaketak onestea:

Gastuaren gorakada:

Kamioien aparkalekua: 29.667.392 pezeta.

Gastuaren beherakada:

Ligues kaleko fatxada: 10.000.000 pezeta.

Cine Avenida aretoa altzariz hornitzea: 4.833.696 pezeta.

Dirusarreren gorakada: 14.833.696 pezeta.

Cintruenigon, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112421