6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE-36aren borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko azaroaren 8ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

UE-36 unitatearen borondatezko birzatiketaren hasierako onespena.

Ikusirik Carlos Navascués Remírez jaunak Alberto Jiménez eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz sinatu duen eskabidea, non eskatzen baitu UE-36 unitatearen borondatezko birzatiketa izapidatu nahiz onesteko.

Ikusirik Arkitektura Arloko Udal Zerbitzuaren txostena eta ikusirik, orobat, Lanen Batzordearen urriaren 30eko txostena, Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batez onestea 36. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko espedientea, arkitektoaren urriaren 25eko txostenean zehazturiko baldintzetan eta horrez gain, Udalari ordaina eman beharko zaio, lagapenaren aldeagatik eta sarbidea urbanizatzeagatik, ehun eta berrogeita hamaika mila bostehun (151.500) pezetako ordaina, alegia.

Jendaurrean egonen da 15 egunez, 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, eta interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie.

Cintruenigon, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112420