6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

2001eko abuztuaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2001eko irailaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (109. zk).

2001eko urriaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2001eko azaroaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (134. zk.).

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Pedro Javier Azcárate Martínez jaunak aurkeztu duen erreklamazioa ez da onetsi, deialdiko 4.c) puntuan adierazitakoa ez baitu betetzen.

Bidezkoa da, halaber, Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak adieraztea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

Langileri Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak ondoko hauek dira: Josu Biguri Goikoetxea jauna, mahaikide titular gisa, eta Txaro Arteaga Hueto andrea, ordezko mahaikide gisa.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda

Onartuak:

PURROY BELZUNCE, IGNACIO

Baztertuak:

Deialdiko 4.c) atalean eskaturikoa ez betetzegatik

AZCARATE MARTINEZ, PEDRO JAVIER

Iragarkiaren kodea: A0112736