6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

U-3 sektorearen hirigintzako hitzarmena hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2001eko urriaren 24ko osoko bilkuran, hau erabaki zuen, ezarritako quoruma zuela:

Hirigintzako hitzarmena hasiera batean onestea U-3 sektoreko ardibideak osatutako sistema orokor atxikiaren urbanizazioaren kostuak jabeei erasan ahal izateko, lurzoru urbanizagarriari dagokion atalean.

Jendaurrean egonen da hamabortz egunean, udal idazkaritzan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 141.1 artikuluari jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta bateko azaroaren seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111648