6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko 2002ko udal aurrekontua behin betikoz onetsirik

Udalbatzak 2001eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran onetsi zituen hasiera batean, erregelamenduzko quoruma izanik; jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan baita, behin betikoz onetsi dira ondoko hauek:

1.-Iruñeko Udalaren 2002ko aurrekontu orokorra, honela xehaturik:

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.-Gastuak, langileen ordainsarietan: 66.388.872 euro.

2. kapitulua.-Gastuak, ondasun arruntetan eta zerbitzuetan: 46.851.238 euro.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 2.037.514 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 7.974.282.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: euroak 67.484.283.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: eurok 4.137.521.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 1.382.327 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 2.074.380 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 198.330.417 euro.

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 35.828.057 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 5.409.110 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 19.489.661 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: euroak 62.932.851.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: euroak 2.238.741.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 25.080.344 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: euroak 25.203.136.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 1.326.992 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: euroak 20.827.529.

Dirusarreren aurrekontua, guztira: euroak 198.336.421.

2.-2002ko aurrekontuak, aurrekoa osatzen dutenak, honela xehaturik:

-Iruñeko Udala, gastuak eta dirusarrerak: 176.872.611 euro.

-Hirigintzako Udal Gerentzia, gastuak eta dirusarrerak: 23.333.717 euro.

-Haur Eskolak, gastuak eta dirusarrerak: 4.732.243 euro.

-Eta Comiruña S.A.k gastu eta dirusarrerei buruz aurkeztutako aurreikuspena, gastuetan 503.324 euro eta dirusarreretan 509.328 euro egiten baitu.

3.-2002ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Indarreko xedapenek agindutako betekizunak bete baitira, 2002ko aurrekontu horren behin betiko onespena ematen da argitara, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren lauan. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200191