6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Lehiaketa publikoa, prestakuntza eta gizarteratze zerbitzuan laguntza jasotzen duten pertsonak gizartera eta lanera bideratzeko xedea duen prestakuntza programarako laguntza teknikoa kontratatzeko

Iruñeko Udalbatzak 2001eko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bitartez, prestakuntza eta gizarteratze zerbitzuan laguntza jasotzen duten pertsonak gizartera eta lanera bideratzeko xedea duen prestakuntza programarako laguntza teknikoa Lehiaketa Publikoaren bidez kontratatzeko klausula administratiboen eta baldintza teknikoen plegua onetsi dira, ondoko betebehar orokorrekin bat:

Pleguaren eta baldintza teknikoen xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Aurreikusi gehienezko zenbatekoa: pezetak 19.022.307.

Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen plegua jasotzea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean -Merkatuko kalea, 7 eta 9 (Casa Marceliano)- eta Zapateria kaleko 40- 3.ean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: a0113629