6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Lizitazio publikorako deialdia. Udaletxea barrutik berritzea

Leitzako Udalbatzak 2001eko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran aho batez hartutako erabakiaz, hurrengo lizitazio deia egitea onartu du:

Kontratuaren xedea: Udaletxea barrutik berritzeko lanak.

Kontratazio espediente mota: ohizko tramitazio- espedientea.

Esleitzeko bidea: enkantea.

Kontrataren aurrekontua: 150.037ï97 euro (24.964.217 pezeta), B.E.Z. barne.

Egiteko epea: hilabete bat.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 26 eguneko epean, azken egunaren eguerdiko hamabiak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan. Baldintza ekonomiko administratiboen plegua Leitzako Udaletxean dago lizitatzaileen eskura, azter dezaten. Proiektuari dagokionez, Sanchez papertegian (Nafarroa Beherea, 1, "Periodistas" eraikina, Iruña) aurki daiteke.

Leitzan, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.

Iragarkiaren kodea: a0113628