6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laborategiko laguntzaile tekniko izateko bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Eskaerak aurkezteko epea izangairik aurkeztu gabe amaitu da. Horrenbestez, bidezkoa da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Aipatu deialdia 2001eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (129. zk.).

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0112735