6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Hasierako onespena 2001eko aurrekontuaren aldaketari

Leitzako Udalak, 2001eko azaroaren 30eko osoko bilkuran, aurtengo ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onestea erabaki du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan, 202. artikularekin bat, ezarritakoari jarraikiz, eta herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Aipatu jendaurreko epean erreklamazioarik ez bada aurkezten, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Leitzan, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkotz.

Iragarkiaren kodea: a0113627