6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

2002ko karga tasen onespena

Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1. 2001. urteko karga tasak onestea.

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,32.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: % 3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

-Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; % 1,15.

-Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; % 1,1.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-% 3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako.

-Karga tasa bakarra, % 18koa, finkatu da.

2. Erabaki honek 2002ko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Erabaki honen kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal dira, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Betelun, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: a0113626