6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Hasierako onespena ordenantza fiskalen aldaketari

Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, ondoren osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Hasiera batez onestea ordenantza fiskalen aldaketa.

Ondotik aipatzen diren ordenantza fiskaletako tarifak aldatzea erabaki da.

1. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Irekitzeko lizentziarengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

4. Beteluko frontoi estalia erabiltzeagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko dira.

Tarifa berriek indarra hartuko dute 2002ko urtarrilaren 1etik aintzina.

Betelun, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: a0113625