6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Ordenantzaren hasierako onespena

Udal honek, 2001eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, Ezkondu gabeko bikote egonkorren Irurtzungo Udalaren Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek, epe horren barruan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, enura edo ohartarazpenak egiterik izan dezaten.

Irurtzunen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: a0113624