6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontuko aldaketei

Udalak, 2001ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko hurrengo aldaketa hauek onestea erabaki zuen.

1. 2000ko gastuen aurrekontuan hurrengo kontusaila sortzea, aurrekontuan aipatuko den aldaketa eginez:

42262214. Ikastetxeko obrak. Diru-esleipena: 1.346.412 pezeta.

Finantzaketa.-Kreditu berezia hurrengo kontusaileko kredituaren atal bat kenduz finantzatuko da:

43262212. Merkatu txikiko eraikin balioanitza. Murrizketa: -1.346.412 pezeta.

2. 2001eko gastuen aurrekontuan hurrengo kontusaila sortzea, aurrekontuan aipatuko den aldaketa eginez:

12122702. Segurtasuna. Diru-esleipena: 348.000 pezeta.

Finantzaketa.-Kreditu berezia hurrengo kontusaileko kredituaren atal bat kenduz finantzatuko da:

322470. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak. Murrizketa: -348.000 pezeta.

3. Kreditu-transferentziak:

Zenbatekoa: 193.183 pezeta. Kontusail hartzailea: 121463. Sakanako Mankomunitatearen urteko kuota.

Transferentzia hau hurrengo kontusaileko kredituaren atal bat kenduz egingo da:

322470. Enplegua sustatzeko diru-laguntzak. Murrizketa: -193.183 pezeta.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua betez, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Irurtzunen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: a0113623