6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Herrilurren desafektazioa hasiera batez onetsita

Udalak, 2001eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. 2. poligonoan dagoen 359. lursailaren 3.165 metro karraturen desafektazioa hasiera batez onestea. Izan ere, xedea aipatutako lursaila eta Irurtzungo Udalarena den 2. poligonoko 467. lursailaren 1.835 metro karratu, Iberdrola S.A.k 2. poligonoan dituen 214 eta 318. hiri lursailekin, -2.588 metro karratuko azalera dutenak-, trukatzea baita.

2. Trukea arautuko duen baldintza-plegua onestea.

3. Irgarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratzea hilabete batez erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

4. Aipatutako epearen barnean erreklamaziorik ez balego espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da behin betikoz onesteko.

Irurtzunen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: a0113622