6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U R T Z U N

Herrilurren desafektazioa hasiera batez onetsita

Udalak, 2001eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1. Herri lurraren desafekzioa hasiera batez onestea, hain zuzen ere, 2. poligonoan dagoen 380. lursailaren 3.427 metro karratuko zatia. Aipatutako azalera José Tazón Palazuelosek 2. poligonoan duen 412. lursailarekin trukatzeko asmoz, hau ere 3.247 metro karratukoa.

2. Trukea arautuko duen baldintza-plegua onestea.

3. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratzea hilabete batez erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

4. Aipatutako epearen barnean erreklamaziorik ez balego espedientea Nafarroako Gobernuera igorriko da behin betikoz onesteko.

Irurtzunen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: a0113621