6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Obra kontratazioa: "Hidromasajerako igerilekua eta gorputz zainketarako eremua kiroldegirako eta igerileku estalia, Noain-Elortzibarren"

Noain-Elortzibarko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen lehiaketa irekia egitea honako obra hau adjudikatzeko: "Hidromasajerako igerilekua eta gorputz zainketarako eremua kiroldegian, eta igerileku estalia, Noain-Elortzibarren".

Modalitatea: lehiaketa publiko irekia.

Aurrekontua: 17.307.248 pezeta, BEZa barne (104.018,66 euro).

Egiteko epea: lehiaketan zehaztuko da, gehienez ere 15 eguneko epean.

Baldintza teknikoen eta klausula administratibo partikularren plegua, bai eta proiektua ere, interesatuen eskura egonen dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu arte, Udaleko bulegoetan (Errege kalea, 62 A, Noain- Elortzibar).

Behin betiko bermea: aurrekontuaren ehuneko laua.

Proposamenak aurkezteko: hogeita sei egun natural, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak irekitzea: Noain-Elortzibarko Udaletxean (Errege kalea, 62 A, Noain-Elortzibar), proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo laugarren egun baliodunean, arratsaldeko seietan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0113553