6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako administrari-laguntzaile izateko 82 lanpostu betetzeko deialdiaren ebazpena osatzen duena.

Azaroaren 9an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako 1471/1999 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako administrari-laguntzaile izateko 82 lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen.

Aipatu deialdia 1999ko azaroaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 146. zenbakian hain zuzen ere.

70/00 eta 176/00 Ebazpenen bidez onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak onetsi ziren. Zerrenda horiek 2000ko otsailaren 9ko eta martxoaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan eman ziren argitara, 18. eta 34. zenbakietan hain zuzen.

Lehiaketa eta oposizioa buruturik, 2001eko urtarrilaren 10eko eta otsailaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan, 5. eta 21. zenbakietan, puntuazio handieneko izangaien aldeko izendapen proposamenak argitaraturik (deialdiaren lanpostuen kopuruan sartzen zirenak alegia), deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betetzeko asmoz, izendapenak egin eta lanpostuak esleitu ziren.

Izendatu ondoren izangaietako bati, berak eskatu ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaio izendatu zutenean beste administrazio publiko batean ari zelako lanean. Beraz, deialdiaren 8.5 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketa gainditutakoen zerrendan hurrengo zena izendatu zen (izendapen proposamena, 2001eko urriaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 125. zk.). Azken izangai honek eskatu zaion epean dokumentazioa aurkeztu duenez, bidezko da José Antonio Jiménez Anadón jauna, txanda irekikoa, funtzionario izendatu eta administrari-laguntzaile lanpostua esleitzea. Lanpostua Valtierra-Cadreitako OOLTekoa eta 66665 zenbakia du plantillan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0112323