6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L O Z E

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak, 2002 urterako

Galozeko Udalak, 2001eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2002ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,218 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,535 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzu H.H.S. Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute erabaki hauek indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Galozen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús María Eder Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0113545