6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A D I O S

2002ko zerga-tasak

Udalak, 2001eko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

2002ko zerga-tasak onestea.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,31.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,80.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,6.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,24ko indizea.

Herrilurretako aprobetxamenduak: ehuneko 3ko igoera.

Trakzio mekanikoa duten ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (gainbalioak). Urte talde guztietarako koefizienteak: 3. Zerga-tasa bakarra: ehuneko 15,45.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Adiosen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Enrique Lamberto Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0113542