6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Laudo diktatuak.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Maquinaria Ondar S.L. enpresaren aurka José Javier Gallego de las Heras jaunak (Transportes Iriarte S.A.ren izenean) sustatutako 681. erreklamazio espedienteari buruz 2001eko irailaren 25ean emandako arbitraje laudoarena, idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2001eko irailaren 25ean, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera andrea; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Armendáriz Mateo eta María José Echeverría Marturet jaun-andreak; zamalarien ordezkari eta mahaikidea Jesús Ros Argandoña eta garraio agentzien ordezkaria, Pedro Bernal Labiano jauna; 46.221 pezeta azaltzen dituen espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du José Javier Gallego de las Heras jaunak (Transportes Iriarte S.A.ren izenean) sustatu erreklamazioa zuzenbidekoa dela, eta, hortaz, Maquinaria Ondar S.L. enpresa kondenatu du 46.221 pezeta ordaintzera.

Eta hori adierazten dizut, behar diren ondorioak izan ditzan. Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, Jesús Armendáriz Mateo jauna, María José Echeverría Marturet, Jesús Ros Argandoña eta Pedro Bernal Labiano jaun-andreak.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: a0112890