6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Torralba del Rio aldeko lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onesten dituena.

Aditzera ematen zaie Torralba del Rio aldeko lurzati berrantolamenduan interesaturik dauden guztiei, haren onura publikoa ekainaren 7ko 214/99 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2001eko azaroaren 26an eman Ebazpenaren bitartez aipatu lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak 29. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

Behin betiko oinarri horiek jendaurrean egonen dira, Torralba del Rioko Udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin betiko oinarri horiek osatzen dituzten agiriak, interesatuek aztertu ahal izanen dituztenak, hauexek dira: jabeen zerrenda, laborarien zerrenda, karga eta beste zama juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, inguruko lurzatiak, bazter utzitako lurzatiak, herrilurren mugaketaren akta, alde hori osatzen duten zortzi poligonoen planoa eta eranskin bat, behin-behineko oinarrien kontra aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpena biltzen duena.

Behin betiko oinarrien kontra, lurzatien berrantolamenduan interesatuta daudenek errekurtso arrunta paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1), edo Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monasterioa, 28, 7.a, Iruña). Jakinarazpenetarako helbide bat adierazi beharko da.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: a0113020