6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA. NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezin izan da 2001.10.18ko ebazpena (72.686.335 espedientekoa) jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri zenez. Ebazpena Carlos Calvo Herreroren langabeziako prestazioak eteteari buruzkoa zen, eskaera ez zuelako berritu. Beraz, indarreko Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa beteko da:

"Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailearen 2001.10.18ko 3382 EBAZPENA, Carlos Calvo Herreroren (72.686.335 NAN zenbakiduna, eta helbidea Alejandro San Martín kaleko 1ean, 1. B, duena, 31012 Iruña) langabeziako prestazioak eteteari buruzkoa, eskaera ez zuelako berritu.

Gertakariak

Lehenengoa: 2001.09.19an, Carlos Calvo Herrerori zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, adierazi egunetan ez zuelako eskaria berritu. Hamabost eguneko epea eman zitzaion, bidezko arrazoiak eman zitzan, ondoko honetan xedaturikoari jarraiki: Gizarte ordenako urraketengatik zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurari buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluan, 4. zenbakian, maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuan onetsita.

Bigarrena: Legez ezarritako epean ez du alegaziorik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak

Lehenengoa: proposamenean adierazitako gertakariak urraketa arina dira, eta langabeziako prestazioa hilabetez galtzea ekarriko dute, apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 46. artikuluan, 1.1 zenbakia, xedaturikoaren arabera.

Bigarrena: enplegu eskatzaileko inskripzioa ondorerik gabe uztea eta horregatik zituen eskubideak galtzea dakar eskaria ez berritzeak, 8/1988 Legearen 46. artikuluaren arabera, 1.2 zenbakia, azken lerrokada, abenduaren 30eko 50/98 Legearen idazkuntzaren arabera.

Hirugarrena: espediente hau ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak du, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera, eta apirilaren 29ko 148/1998 eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuetan xedaturikoaren arabera.

Aipatu lege manuak eta aplikatu beharreko gainerako manuak ikusita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak honakoa

EBATZI DU:

Carlos Calvo Herrero jasotzen ari den langabezia prestazioa hilabetez etenen da. Epe hori burututakoan, ofizioz berriro ere emanen zaio, baldin eta langabe jarraitzen badu eta lan eskatzaile gisa izena ematen badu. Horretarako lan-bulegoan aurkeztu behar da.

Ebazpen hau interesatuari jakinaraziko zaio, eta ohartaraziko zaio, erabaki honekin ados egon ezean, hogeita hamar egun dituela (ebazpen hau jasotzen duenetik), erakunde honen aurrean jurisdikzio bidea baino lehenagoko nahitaezko erreklamazioa egiteko, Lan Prozeduraren testu bateginaren 71. artikuluan xedaturikoaren arabera, apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsia.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Interesatua non dagoen ez dakigu; azken helbide jakina Iruñeko Alejandro San Martín kaleko 1.an, 1.B izan zuen (Nafarroa). Beraz, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio. Ohartarazten zaio Iruñeko Kolokazio Zerbitzuan (Arcadio Mª Larraona 1, 2.) ebazpen honen kopia duela eskuragai, ondoreak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0112434