6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazia bulegoetarako baimena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 26ko 1748/2001 Ebazpenaren bidez, María Victoria Huarte Elordi andreari baimena eman dio Uharte-Arakilgo Felipe Gorriti kaleko 35. zenbakian farmazia bulego berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako lokalak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hala jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 26ko 1749/2001 Ebazpenaren bidez, Berta Abad Martínez andreari baimena eman dio Iruñeko Antsoain kaleko 4. zenbakian eta Carlos Adanero Oslé jaunari Iruñeko Marcelo Celayeta etorbideko 123. zenbakian farmazia bulego berri bat irekitzeko, bai titularrek, bai proposatutako lokalek Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hala jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 26ko 1751/2001 Ebazpenaren bidez, Asunción Ramón Rojano andreari baimena eman dio Iruñeko Egulbatiko Jaurerria kaleko 16. zenbakian farmazia bulego berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako lokalak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hala jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 28ko 1789/2001 Ebazpenaren bidez, Antonio Pascual Gallego jaunari baimena eman dio Altsasuko Intxostia zeharkaleko 3. zenbakian farmazia bulego berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako lokalak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hala jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 28ko 1791/2001 Ebazpenaren bidez, Milagros Irisarri Aguirre eta Irune Eguaras Goñi andreei baimena eman die Altsasuko Intxaurrondo kaleko 2. zenbakian farmazia bulego berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako lokalak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hala jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0112956