6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Antonio Jiménez Iglesias jaunari ehizaren arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 68/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

746/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Antonio Jiménez Iglesias jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legea hautsi zelakoan, Castejongo Sepronak 2001eko apirilaren 9an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Jiménez Iglesias jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

68/2001 espedientea

1.-Salatua: José Antonio Jiménez Iglesias.

Helbidea: Caldereros, 46, 1.a, Tutera (Nafarroa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001ko apirilaren 9a, 23:07an, Santa Anako beheko zelaian, "Montecierzo" izeneko parajean.

3.-Salatutako egintza: kotxe batekin ibiltzea Santa Anako beheko zelaian, kotxearen aurretik lasterka hiru erbi-txakur zihoazela, kotxeko argi piztuek argitutako aldean.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste larria, 117. artikulua, 3. idatz-zatia, argiekin eta motorreko ibilgailuekin ehizan ibiltzea.

5.-Zehapen proposamena: 50.001 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 b) artikuluari jarraikiz.

Halaber, ehizarako lizentzia kentzea proposatzen da, edo, baimenik ez badu, urte batean lortzeko debekua jartzea.

6.-Kalte-ordainak: ez da bidezko.

7.-Zehapen gehigarriak: ez da bidezko.

8.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bian.-Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0112516