6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 1835/2001 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1835/2001 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, Manuel Heredia Gil jaunari 25.000 pezetako (150,25 euroko) isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, Manuel Heredia Gil jaunari zehapen espedientea ireki zaio, Funesen 2001eko abuztuaren 9an egin zen zezen-jaialdian, arratsaldeko hirugarren zezena hil ondoren belarri bat mozteagatik sari gisa, jaialdiko presidenteak sari hori eman ez zuela. Zezena Hermanos Idiazabal Romeo ganadutegikoa zen eta 32. zenbakia zuen, 9. zifra.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

2. Salatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

3. Salatutako gertaera Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 79.2 artikuluan xedatutakoaren kontrako arau-haustea da (Erregelamendua ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen), arau-hauste arina Foru Dekretu horren 95.4.i) artikuluaren arabera, eta horri 5.000 eta 50.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikulua).

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Manuel Heredia Gil jaunari (17.828.193 NANa) 25.000 pezetako (150,25 euroko) isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Manuel Heredia Gil jaunari, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean.-Barne zuzendari nagusia. Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0112733