6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1122/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Curriculum Egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena. Dirulaguntza horiek modulu ekonomikoaren ehuneko 15 egiten dute.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez beren hezkuntza sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleendako berariazko hezkuntza erantzunetarako jarraibide eta irizpideak eman ziren.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak "Haur eskolatugabeak hartzeko Ilundaingo etxalde, Etxabakoizko tailer eta bestelako ikastetxeetarako dirulaguntza" izeneko kontusaila aipatzen du.

Martxoaren 6ko 63/2001 Foru Aginduaren bidez, 2001erako dirulaguntza-modulu ekonomikoa ezarri eta haien % 45 ordaindu zen.

63/2001 Foru Aginduko 7. puntuan zehazten da dirulaguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari azaroaren 6ko 406/2000 Foru Aginduko 9. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dizkiola, 2001eko irailaren 30a baino lehen, moduluaren % 15 hartuko badu.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, modulu ekonomikoaren % 15 egiten duen dirulaguntza ordain dadila.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 59.205,72 euroko, 9.851.002 pezetako, gastua onartu eta 59.205,72 euro, 9.851.002 pezeta, horiek ondoren ematen diren irabazi asmorik gabeko entitateei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" tailer-eskolari, G31279961 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro, 1.407.286 pezeta.

Ilundaingo "Haritz Berri" etxalde-eskolari, G31180425 IFZ duenari, curriculum egokituko bi unitaterengatik, 16.915,72 euro, 2.814.572 pezeta.

Iruñeko "Etxabakoitz" tailer-eskolari, G31193790 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro, 1.407.286 pezeta.

Garesko "Puente" zentroari, Q3100108-D IFZ duenari, curriculum egokituko bi unitaterengatik, 16.915,72 euro, 2.814.572 pezeta.

Tuterako "El Castillo" tailer-eskolari, G31129703 IFZ duenari, curriculum egokituko unitate batengatik, 8.457,96 euro, 1.407.286 pezeta.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren ordainketak egin ditzala eskatzea, guztira 59.205,72 euro, 9.851.002 pezeta, indarra duen gastu aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzeko Ilundaingo etxalde, Etxabakoizko tailer eta bestelako ikastetxeetarako dirulaguntza" izeneko 41610-4811-422202 kontusailaren kontura.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Foru Agindu hau igortzea entitate interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu- hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0112826