6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1121/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2000/2001 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako dirulaguntzak osatzeko kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu beharra ezartzen du, bizitza aktiboan sartu edo Lege horren bidez araututako beste irakaskuntzetan ikasten segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza emateko asmoarekin.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 28ko 464/2000 Foru Aginduaren bidez, 2000/2001 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko baimena eman da.

Hezkuntza zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 753/2000 Ebazpenaren bidez, Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2000/2001 ikasturtean izanen duten funtzionamendua arautzen da.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 35.2 artikuluak dioenez, Lanbide Hastapeneko Programak aurrez ezartzeak izaera esperimentala duenez, hezkuntza administrazioak behin- behinekoz zehaztuko ditu modulu ekonomikoak.

Azkenik, otsailaren 26ko 54/2001 Foru Aginduaren bidez, 2001. urterako Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak ezarri ziren eta dirulaguntza horren bigarren zatia ordaintzeko baimena eman zen.

Horrenbestez, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du Lanbide Hastapeneko Programa bakoitzari, haren ezaugarrien arabera, dagokion dirulaguntza moduluaren % 15 ordain dezatela proposatzeko.

Agiriak aurkezteko epea amaituta, ikastetxeek egindako gastuen zerrenda eta aurkibidea aurkeztu dituzte, hala nola fakturen fotokopiak. Dokumentazio hori artxibaturik gelditu da Ikastetxeen eta Haien Finantzaketaren Atalean, administrazioaren erakunde eskudunek aztertu ahal dezaten.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 103.403,62 euroko gastua egiteko baimena ematea, hots, 17.204.922 pezeta, eta ondotik datozen ikastetxe eta entitate pribatuei 103.403,62 euro (17.204.922 pezeta) ordain diezaietela agintzea. Diru-kopuru hori 2000/2001 ikasturteko dirulaguntzaren azkeneko zatiari dagokio, guztirakoaren % 15 hain zuzen.

"C.T. Carlos III" (Iruña), IFZ: B31220064, 6.993,80 euro, hots, 1.163.671 pezeta.

"I.T.C. Cuatrovientos" (Iruña), IFZ: A31083595, 6.993,80 euro, hots, 1.163.671 pezeta.

"María Inmaculada" (Iruña), IFZ: Q3100063 A, 6.974,15 euro, hots, 1.160.403 pezeta.

"Salesianos" (Iruña), IFZ: Q3100240 E, 14.807,91 euro, hots, 2.463.829 pezeta.

"Santa Catalina Laboure" (Iruña), IFZ: Q3100011 J, 13.967,95 euro, hots, 2.324.074 pezeta.

"Lantxotegi" Lantegi-Eskola (Berriozar), IFZ: G31279961, 3.491,11 euro, hots, 580.871 pezeta.

"Haritz Berri" Baserri eskola (Ilundain), IFZ: G31180425, 7.126,99 euro, hots, 1.185.833 pezeta.

"Etxabakoiz" Lantegi-Eskola (Iruña), IFZ: G31193790, 7.345,06 euro, hots, 1.222.115 pezeta.

"Puente" ikastetxea (Gares), IFZ: Q3100108 D, 7.628,94 euro, hots, 1.269.348 pezeta.

"El Castillo" Lantegi-Eskola (Tutera), IFZ: G31129703, 17.820,13 euro, hots, 2.965.023 pezeta.

"Fundación Laboral de la Construcción" (Iruña), IFZ: G80468416, 10.253,78 euro, hots, 1.706.084 pezeta.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa-aginduak eman ditzala, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Gizarte Garantiako Programetan" izeneko 41610-4811- 422700 kontusailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea ikstetxe interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0112825