6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2866/2001 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Vianan zerri ustiapen bat handitzeko proiektuaren ingurumeneko eragin adierazpena egiteko. Díaz de Zerio S.A.T.ak sustatu du.

Proiektua zerri ustiapen bateko instalazioak, izaera mistokoak, handitzeko da. Proiektatutako jarduketek dauden bi nabeak joko dituzte; guztira 1786,24 m2 handituko dira. Obra berri bat burutzean ere eragina izango du, 929,62 m2ko azalerarekin. Ustiapena, hazkunderako 300 zerrama eta bazkarako 900 plaza izatetik, hazkunderako 450 zerrama eta bazkarako 2.940 plaza izatera igaroko da (ziklo itxia).

Proiektuak ez du zuzenean jotzen inolako habitatik ez interes erkideko tokirik. Aurreikus daitezkeen eragin guztiei neurri zuzentzaileak aplikatzen ahal zaizkie.

Jarduera 97/11/CE Zuzentarauaren I. eranskinean dago. Beraz, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera (maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldarazia) tramitatu behar da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1949/2001 Ebazpenaren bidez, proiektua jendaurrean erakutsi zen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura hasteko.

Tramite horretan inork ez du alegaziorik egin.

Beraz, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko funtzioak emateko abenduaren 4ko 580/1995eko Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenak erabiliz, ondokoa

EBATZI DUT:

1. Vianan zerri ustiapen bat handitzeko proiektuaren ingurumeneko eragin adierazpena egingo da (Díaz de Zerio S.A.T.ak sustatu du). Proposatu den irtenbidea bideragarria ingurumenari dagokionez, eta baldintza hauek bete behar dira:

Kea, gasa, lurrina eta hautsa: Atmosfera Ingurumena Babesteko Legean eta baterako araudian xedaturikoa beteko da.

Isurkin eta hondakin solidoak: Udal ordenantzetan eta indarreko araudian xedaturikoa beteko da. Nekazaritza ingeniari teknikoak proiektuan (177 zenbakiz onetsia, 2001.03.14an) proposatutako baldintzak bete behar dira.

Hiltzen diren abereak arrisku handiko gaiak transformatzeko planta batera (baimenak dituena) eraman behar dira, edo, bidezkoa bada, errautsi edo lurperatu, 2224/1993 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan ezarritako kasuetan, baldin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimentzen badu. Lurperatzeko baimena ematen bada, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko albaitari zerbitzu ofizialek ikuskatuko dute.

Zarata eta dardarak: Uneoro bete behar dira funtzionamendurako baldintzak, eta soinu eta dardara mailak, ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren 15, 16 eta 18. artikuluetan ezarriak.

Suaren aurkako babesa: Nekazaritzako ingeniari teknikoaren proiektuko baldintzak, 177 zenbakiz onetsia, 2001.03.14an.

2. Ingurumenaren gaineko Adierazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, jendeak jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eragina Ebaluatzeko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoa betez.

3. Ebazpen hau ondoko hauei jakinaraziko zaie, ondoreak izan ditzan: Ingurumenaren Kalitate Zerbitzuari, Vianako Udalari eta sustatzaileari.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hiruan.-Ingurumeneko zuzendari nagusiak, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego

Iragarkiaren kodea: a0112438