6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1545/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 24koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobideko 2. tartea: Lizarra-Logroño" Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten duena.

Maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua eta hura garatzeko Erregelamendua -irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsia- aldatu zituenak, ezartzen du xedapen horietako eranskinetan azaltzen diren obra, instalazio eta jarduerak egin edo baimentzeko administrazio ebazpena eman aurretik, beharrezkoa dela Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egitea.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren prozedurari hasiera eman nahian, 2001eko uztailaren 31n, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkeztu zituen "Iruña-Logroño autobideko 2. tartea: Lizarra-Logroño" Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren espedientea eta hari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean hainbat alternatiba aztertzen dira, hala Monjardin (Lizarra-Los Arcos) izeneko tartearentzat nola Elizagorria (Los Arcos-Logroño) izenekoarentzat.

Proiektuaren azalpena, ingurumenari eragingo zaizkion kalterik nabarmenenak eta neurri zuzentzaileak I. eranskinean ageri dira.

Nafarroako Gobernuak 2001eko irailaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez, jendaurrean jarri ziren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren espedientea eta Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, hilabete batez. Erabaki hori 2001eko irailaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (118. zk.).

Aldi berean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak hainbat bilera egin izan ditu ukituak diren udalekin. Horri esker, proiektuak gizartean duen onespen maila neurtu da.

Jendaurrean egoteko aldian 34 alegazio aurkeztu dira. Hiruretan ingurumenaren gaineko kontuak ageri dira: bat Donejakue Bidean egingo diren ukipenen gainekoa da; Arroitz, Aiegi, Arellano, Deikaztelu, Allo, Lerín eta Sesmako udalek aurkeztu dutena ingurumenaren gaineko azterlanaren metodologiaren ingurukoa da, eta Aiegiko Udalak aurkeztu duena aurreko alegazioa sinatu duten udalek planteaturikoarekin bat dator. Alegazioen laburpena eta eman zaizkien erantzunak II. eranskinean ageri dira.

1131/1988 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 2001eko azaroaren 23an Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari espedientea igorri dio, zeinak Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren agiri teknikoa, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana eta jendaurrean egoteko aldian aurkeztutako alegazioei buruzko txostena biltzen baititu. Horrez gainera honako agiri osagarri hauek ere bidali ditu, Gobernuak irailaren 10eko Erabakiaren bidez eskatu baitzituen: aukeratu den alternatibaren zaraten Azterlana, Hirigintza planeamenduaren aurreikuspenak, Lurzoruen Okupazioa lurzoruen erabileren arabera eta 92/43/EE Zuzentarauaren tipifikazioaren arabera eta hautatu den trazadurak Donejakue bidean eragingo dituen ukipenak.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak 2001eko azaroaren 23an igorritako dokumentazioan Elizagorria tarterako alternatiba berriak ingurumenean izango lukeen eraginaren azterlana sartu da, Mendabia, Elizagorria, Viana eta Los Arcoseko udalen alegazioetan eta haiekin egindako bileretan azaldutako proposamenen ondorioz. Izan ere, udal horiek planteatu zuten Linares eta Viana izeneko alternatiben tarteko konponbide bat aztertu beharra zegoela. Proposaturiko trazadura (El Añal izenekoa) Linares alternatibarekin bat dator lehenengo zatian eta Viana alternatibarekin azkenekoan. Ez dio ukipen nabarmenik eragingo, ez ingurumenari, ez lurraldeari, eta horixe hautatu da gizarteak hobeki hartu duelako eta inguruko herriekin hobeki komunikatzeko bide ematen duelako.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, orobat, errepide-sarean egin beharreko jarduketa osagarriak azaltzen ditu, hots, autobidean sartzeko bideak hobetzearren, horrekin batera egin beharrekoak.

Nafarroako Ingurumenaren Kontseiluak 2001eko abenduaren 18an egindako bilkuran Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren proposamenarekin ados dagoela adierazi du.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren inguruko eginkizunak esleitzeko abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren ondorioz dagozkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobideko 2. tartea: Lizarra-Logroño" Udalez gaindiko Proiektu Sektorialari dagokionez, ondoko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten da: ingurumenaren aldetik bideragarria da, betiere baldintza hauek betetzen baldin badira:

-Eraikuntza proiektua behin betikoz onetsi aurretik, Donejakue Bidearen berariazko tratamenduari buruzko agiria aurkeztu beharko da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, onetsia izan dadin, 290/1988 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bidearen inguruak landareztatu eta egokitu beharko dira behin betiko eta beharrezkoak diren lehengoratze lanak aurreikusi. Landareztatze lan zaindua eta apaina proiektatu beharko da eta hori dena Landareztatze proiektuan eta Eraikuntza Proiektuaren Neurri Zuzentzaileen proiektuan adieraziko da.

Urbiolatik hurbil dagoen tartean, lurzoru urbanizagarrian zaratek eragin litzaketen afekzioak saihesteko behar diren neurri zuzentzaileak Eraikuntza proiektuan jasoko dira eta Donejakue Bidea behar bezala lehengoratuko da. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean sartu diren oharrak kontuan hartuko dira eta, kasua bada, 3+200 k.p.tik 3+900 k.p.ra egin gogo den trazaduraren aldaketa txikia ere.

-Landareztatze Proiektua ere aurkeztu beharko da, onetsia izan dadin, eta bertan Ingurumena Zaintzeko aurkeztu den Programan jasotako oharrak bilduko dira. Hori helburu, Eraikuntza Proiektuan ezponda guztiak tratatzeko modua dagoela bermatuko da, betiere bertako espezieak erabiliz.

-Ingurumena Zaintzeko Programa bat aurkeztu beharko da, hala obra faserako, nola autobia erabiltzeko faserako, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean (IEA) aurkeztutako Ingurumena Zaintzeko Programan ageri diren jarraibideen araberakoa. Programa horri esker, eraginak kontrolatuko dira eta Eraginaren Azterlanean eta Deklarazioaren baldintzetan ezartzen diren neurri zuzentzaileak eragingarriak ote diren ebaluatuko da.

-Obren agindu tekniko partikularren pleguan IEAn proposatutako neurri zuzentzaileak sartuko dira, baita Deklarazioan bildutakoak eta Ingurumena Zaintzeko Programaren ondoriozko jarduerak ere. Aurreko lerroaldean adierazitakoaren inguruko kontzeptu guztietarako memoria, planoak eta aurrekontua aurkeztu beharko dira. Ingurumena Zaintzeko Planaren ondoriozko gastuak baloratuko dira.

-Faunaren gaineko eragina txikiagotzeko, drainatze-obrak handiagoak izango dira, fauna larria pasatzeko adinakoak.

-Landareen gaineko eraginari dagokionez, Linares ibaiaren eta horren sakanen inguruan diren tamariz basotxoak kontserbatuko direla segurtatuko da, txikiak baitira, eta horretarako gune horiek behar bezala seinaleztatuko dira obra faseak iraun bitartean. Trazaduraren inguruetan dauden igeltsu gaineko sastrakadi- larre bakanetan eta Elizagorriako gatz-lautadan eta inguruetan obra fasean eragin litezkeen kalteak ere saihestuko dira.

-Ondare arkeologikoaren afekzioei dagokienez, Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak prestatu eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanari erantsi zaion txostenean azaltzen diren oharrak errespetatuko dira, batez ere Cohortecampo aztarnategiari dagozkionak, seguruenik Los Arcos-Logroño tarterako aukeraturiko trazadurak ukituko baitu.

-Tramitatu den eraginaren azterlanean proiektua gauzatzeko behar diren hondakindegiak aurreikusi dira, trazadura osoan ongi banatuak. Gainera, ez dute afekzio nabarmenik eragiten eta sarbide errazak dituzte, eskatu bezala. Hondakinak uzteko gune horiek IEAn azaltzen diren lehengoratze neurriak eta neurri zuzentzaileak aplikatuz erabiliko dira.

2. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Erregelamenduaren 22. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Foru Agindu hau Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

I. ERANSKINA

Proiektuaren azalpena eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanaren ondorio nagusiak

Egindako lanaren ondorioetarako, Lizarra-Logroño ardatza bi tartetan zatitu da: "Monjardin" izeneko tartea, Lizarratik Los Arcosera bitarte, eta "Elizagorria" delako tartea, Los Arcosetik Logroñoraino.

"Monjardin" tartean bi korridore aztertu dira: lehenbizikoa Lizarrako saihesbidetik abiatzen da eta Villamayor de Monjardín eta Barbarin herrien artetik doa. Korridore horretarako hiru trazadura alternatibo aztertu dira: Lizarrako saihesbidea-Lukin-San Jorge; Lizarrako saihesbidea-Santa Maria-Iruso eta Lizarrako saihesbidea- Urbiola-Iruso. Bigarren korridorea (Deikaztelu alternatiba ere deitua) Lizarrako saihesbidetik abiatzen da Villatuerta inguruan eta Montejurrako hegoaldetik doa, Deikaztelu eta Allo artean, Los Arcoseraino.

"Elizagorria" tartean hasiera batean bi korridore aztertu dira: lehenbizikoa Los Arcos eta Agoncillo artean, non N-232 eta A-68 errepideekin lotuko baita. Korridore horretarako hautabidezko bi trazadura aztertu dira (El Charcal eta Linares izenekoak). Bigarren korridorea ere ("Viana alternatiba" izenekoa) Los Arcosetik abiatzen da eta lehenengo korridorearen mendebaldetik doa, Logroñoraino zuzenean, N-232aren saihesbidearen iparraldeko alternatibarekin bat egin ondoren.

Jendaurrean jarri den Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean ondoko bi lan hauen ondorioak jaso dira: batetik Lizarra-Logroño tarterako Alternatiben Ingurumen azterketa (Monjardin eta Elizagorria tarteak, Azketako saihesbidetik abiatuta), 1999an egina, eta, bestetik, Deikaztelu Alternatibak Ingurumenean duen Eraginaren Azterlana (Monjardin tartea, Lizarrako saihesbidetik abiatuta), 2001eko ekainean egina.

Eraginaren Azterlan horretan Proiektuaren ondorioz ingurumenean kaltea jaso dezaketen faktore guztiak aztertzen dira eta alternatiba bakoitzak eragin litzakeen inpaktu guztiak identifikatzen dira. Lan honi dagokionez, ondorioztatu daiteke ez dela kalte larririk eragingo eta bereziki ahulak diren guneak ez direla ukituko, ez eta kontserbatzeko balore aipagarriak dituztenak ere.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean proiektuak paisajean kalte ditzakeen ingurumenaren elementu aipagarrienak identifikatzen dira, honako hauek alegia: Montejurrako hegaletako arboladiak Azketaraino, Urbiola- Villamayor-Monjardín-Lukin eta Barbarin aldea eta Elizagorriako larre halofiloen eremua. Herrien inguruak bereziki baloratzen dira, Los Arcos eta El Busto konparaziora.

Naturguneen gaineko eraginei dagokienez, azterturiko alternatiba bakar batek ere ez du ukitzen Batasunaren intereseko lekurik, ez intereseko naturgunerik, ez fauna kontserbatzeko gune sentiberarik.

IEAn landaretzarako interesekoak diren bi gune aipatzen dira: Linares ibaiaren hegoaldean dagoena, igeltsuaren gaineko larreak eta sastrakak dituena, non basoilo txiki (Tetrax tetrax) eta ganga azpibeltz (Pterocles orientalis) bakar batzuk bizi diren, eta Odron ibaiko gatz-lautada (Elizagorria).

Ingurumenaren aldetik, Lizarrako saihesbidea-Santa María-Iruso alternatiba da egokiena, sortzen diren eragin txikiak gutxiagotzeko neurri zuzentzaileak garatzeko bidea ematen baitu. Donejakue bidearen tarterako lehengoratze neurriak biltzeko proiektu berariazkoa egin beharko da, baina ez bestetarako.

Bigarren tartean, hots Elizagorria tartean, El Charcal alternatiba desegokiena da, naturguneari (Elizagorriako gatz-lautada) eta paisajeari eragiten dien kaltea larria delako eta herrietatik hurbil doalako. Linares alternatiba da egokiena, hark sortuko dituen eraginak bateragarriak edo apalak izango baitira. Viana alternatiba, ingurumenaren ondorioetarako, bien tartekoa da; halere sustatzaileak horixe aukeratu du, funtzionalagoa delakoan eta Ebroko ardatzarekin lotzeko egokiena delakoan.

Proiektua jendaurrean egoteko aldian udalek egindako proposamenen ondorioz, Elizagorria tarterako "El Añal" izeneko alternatiba proposatu da, konponbiderik hoberena delakoan. Alternatiba hori Linares eta Viana izeneko alternatiben tarteko konponbidea da. Viana alternatibaren hegoaldetik doa, Elizagorriako herrigunetik, Odron ibaiaren korridoretik eta Mendabiatik hurbilago.

Alternatiba berri horrek ingurumenean izango duen eraginaren azterlan osoa aurkeztu da. Hori aztertuta, ondorioztatzen da Elizagorria tartean landaretza eremurik txikiena ukitzen duen alternatiba dela eta, aldi berean, faunaren igarobiderako egokiena. Trazadura alternatibo horrek Linares ibaiaren korridore ekologikoa gurutzatzen du, iparraldeko mugatik hurbil, zubi baten bitartez, 250 metro luze eta 10 metroko altuerakoa gehienez, fauna guztia pasatzeko modukoa. Dena den, faunaren gainean izango duen azken eragina bateragarritzat hartu da, obra faseak iraun bitartean, tarteka, larria izan badaiteke ere.

Trafikoaren zaraten eraginari dagokionez, azterlan zehatza aurkeztu da eta bertan adierazten da eragin kaltegarririk ez dela izango.

Neurri zuzentzailerik aipagarrienak.

Azterlanean bildu diren neurri zuzentzaileak Eraikuntza Proiektuan garatu beharko dira. Hona hemen aipagarrienak:

-Faunaren gaineko eragina txikiagotzeko drainatze-obrak handitzea proposatu da, fauna larria igarotzeko modukoak izan daitezen.

-Landareen gaineko eraginari dagokionez, Linares ibaiaren eta horren sakanen inguruan diren tamariz basotxoak kontserbatzea proposatu da, txikiak baitira, eta trazaduraren inguruan ageri diren igeltsu gaineko sastrakadi-larre bakanetan kalterik ez eragitea.

-Paisajearen gaineko eragina lehengoratzeko hainbat aholku ematen dira, geroago Eraikuntza Proiektuan eta Landareztatze Proiektuan garatu behar direnak, ezpondak ahalik eta egokien tratatzea eta ahalik eta espezie autoktono gehien sartzea helburu.

-Donejakue bidea lehengoratzea, autobideak gurutzatu edo okupatzen duen tarteetan. Lehengoratzeko baldintzak zehazten dira.

-Ondare arkeologikoa babestea. Aurretik prospekzioa egitea proposatzen da, hala nola obren segimendu arkeologikoa egitea. Ondasun eta Museoen Atalaren txostenak erantsi dira, ondare arkeologikoa babesteko jarraibide eta guzti.

-Trazaduraren ondoan diren aztarnategi arkeologikoak babesteko aipamen berezia egiten da, batez ere Cohortecampokoa. Kasua bada, El Añal alternatibako obrek (Elizagorria tartea) ukitzen duten eremuaren indusketa arkeologiko osoa egin beharko da.

-Eraikuntza Proiektuan Ingurumena Lehengoratzeko eta Landareztatzeko Proiektua sartzea, obrek ukituko duten eremu osoari dagokiona, eta horren barnean trazadurako ezpondak, soberakinen biltegiak, sarbideak, materialak eta makineria gordetzeko tokiak, instalazio-eremuak, e.a.

-Obrak egoki burutzeko behar diren hondakindegi guztien kokapena aztertzea, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eragin diezaioten. Eremu horiek lehengoratzeko neurriak ere proposatzen dira.

II. ERANSKINA

Proiektua jendaurrean egoteko tramitearen emaitza

1. alegazioa.-Fernando Vega López jauna, Iruñekoa.

Laburpena:

1) Lizarrako saihesbidea-Lukin-San Jorge alternatibak Donejakue bidearen adar bat ukituko du, Zaraputzen, eta Bidearen inguruak etengabe, tarte luze batean elkarren hurbil-hurbil joango direlako.

2) Lizarrako saihesbidea-Santa Maria-Iruso alternatiba aztertuz gero, badirudi Donejakue bidea Villamayorretik aurrera desagertzen dela, Donejakue bidearen Nafarroako tartea mugatzen duen abenduaren 14ko 290/1988 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarrita dagoen ezinbestekotasun baldintza tartean egon gabe, izan ere, proiektu horretarako beste alternatiba batzuk egon, badaude. Edozein modutan ere, Azketa eta Villamayorretik datorren bideak eragin nabarmena jasango du (lehenago, lurzati berrantolamenduen ondorioz ere aldatu zuten).

3) Lizarrako saihesbidea-Urbiola-Iruso alternatiba da, antza denez, Donejakue bidea gutxien ukitzen duena, baina egokiena litzateke, Urbiola eta Lukin igaro ondoan, b) alternatibaren trazadurarekin bat egin beharrean, a) alternatibaren trazadurari segitzea, Donekajue bidearen eta autobiaren arteko distantzia handiagoa izan dadin.

4) Deikazteluko alternatiba Donejakue bidea oso-osorik errespetatzen duen bakarra da.

5) Donejakue bideak, oro har, jasango dituen eraginei dagokienez, adierazten du autobia egote hutsa erromesen ibilaldiarentzat kaltegarria izango dela, hotsa aterako dela eta paisajea itsustuko dela.

Gogorarazten du Donejakue bidea Multzo Historiko Artistikoa deklaratu zutela 1962an, Ondare Historikoa 1985ean, Europako Lehenengo Kultur Ibilbidea 1987an eta Gizateriaren Ondare Unibertsala 1993an. Hori horrela, organismo eta erakundeek interes kulturaleko ondasunak zaindu, sendotu eta hobetu beharra dute, teknikaren baliabide guztiak erabiliz (1985-6-25eko Legea).

6) Orobat, adierazten du Bidea behera etortzeak (paisajearen aldetik, naturgune erakargarriak) Santiago hiriari kalte ekonomikoa ekarriko diola, izan ere, erromes gutxiago izango dira eta, horrenbestez, turista gutxiago.

7) Horrenbestez, Deikaztelu alternatiba aukeratzea erregutzen du, tarte horretan Bidea goitik behera errespetatzen duelako eta Bideak inguru honetan jadanik afekzio asko izan dituelako (Zizurko auzoberria, Mañeru, Lorka, Galar, Erreniega, Obanos).

Erantzuna:

Deikaztelu alternatibak ez dio Donejakue bideari eraginik ekarriko. Dena dela, alternatiba horrek ingurumenean dituen hainbat eragin, haren ezaugarri tekniko eta geoteknikoak eta kostuak ikusita, irizpide askotan oinarrituriko azterketa eginik, betse batzuen atzetik gelditu da.

Alegazio-egileak eta UPSren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanak aipatu bezala, Donejakue bidea Interes Kulturaleko Ondasun deklaratu zen, Multzo Historiko-artistikoaren kategoria eman zitzaiola.

Donejakue Bidea babesteko arautegiari dagokionez, abenduaren 14ko 290/1988 Foru Dekretua hartu behar da kontuan, Bidearen babes araubidea ezartzen baitu.

Dekretu horretan hiru metroko zortasun eremu bat finkatzen da, bidearen kanpoko bi ertzetatik neurtua, salbu eta bidearen trazadura eta errepidea tangentzialak direnean, izan ere, kasu horretan 3 metroko zortasun-eremua errepidearen bestaldean dagoen bazterrean baino ez da ezarriko.

Interes Kulturaleko Ondasuna izanik, Bidearen trazadura osoan hogeita hamar metroko babes-zerrenda ezarri da, Bideko kanpoko ertzetik neurtua.

Hala hiru metroko zortasun eremuan, nola hogeita hamar metroko babes-zerrendan, zilegi da azpiegiturak jartzea.

Aipatu 290/1988 Foru Dekretuaren 3. artikuluak honela dio: bide edo ur sistemaren azpiegituraren bat egin beharraren ondorioz, nahitaez Donejakue bideko tarteren bat okupatu beharra dagoenean, azpiegitura horren proiektuan Bidearen trazaduraren lehengoratze lanak sartu beharko dira, okupatzen den tartearen ordez.

Horregatik, babes arauak kontuan harturik, bidezkoa litzateke Bidea ukitzen den tokietan lehengoratze-lanak egitea, betiere organo eskudunen baimena izanez gero (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentua eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua).

UPSren barrenean sartu den IEAn hainbat jarraibide eman dira, aukeratzen den alternatibaren Eraikuntza proiektuan Donejakue bidean ukitzen den inguruak behar bezalako tratamendua izan dezan, kultur aldetik duen garrantziaren heinekoa.

Azketa-Los Arcos (Santa María-Iruso) tarterako aukeratu den Eraikuntza Proiektuaren erredakzio fasean trazadura zertxobait aldatu ahalko da, Bidearen okupazioa saihesteko edo murrizteko behinik behin, egungo ibilbidea mantentzeko eta Bidea ahalik eta gutxiena gurutzatzeko, Bidearen helburu eta erabileraren araberako apaingarriak jartzearekin batera.

2. alegazioa, Arroitz, Aiegi, Arellano, Lerín, Allo, Deikaztelu eta Sesmako udaletako alkateek aurkeztua, eta 3. alegazioa, Aiegiko Udalak aurkeztua.

Laburpena:

1) Ingurumenaren gaineko azterketetan Lizarrako saihesbidea-Azketako bide-bikoizketa ez dutela kontuan hartu aipatzen dute.

2) Alternatibarik egokiena hautatzeko egin den disziplina askotako azterketan ez dira kontuan hartu garrantzizkoak diren hainbat zehaztapen, eta beste alderdi batzuk, gainera, desegoki baloratu dira. Horren ondorioz, alternatiba desegoki bat aholkatu da. Ingurumenari dagokionez, honako irizpide hauek ez dira kontuan hartu: eguratsaren kutsadura, hotsen maila, erliebearen alterazioak, naturgune babestuen afekzioak, landare- kentzeak, faunaren alterazioa, paisajearen gaineko eragina eta kultur ondarearen gaineko afekzioak. Gainera, aintzat hartu ez diren beste alderdi batzuk ere aipatzen dituzte, trazadurari eta bide segurtasunari dagozkionak eta lurraldearen ingurukoak. Ondare arkeologikoari eta Donejakue bideari egiten zaizkien afekzioak ez dira kontuan hartu. Aurretik ez da kontsultarik egin. Azterlan berri bat egin dezatela eskatzen dute, hots, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlan oso bat diziplina askotatik begiratuta, eta bertan alegaturiko guztia kontuan har dezatela.

Erantzuna:

Lizarrako saihesbidea-Azketa errepidearen bikoizketa ez da azterturiko trazaduren parte izan, eta ez da Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren parte. Montejurrako iparraldeko alternatibak, UPS honen xede direnak, Iguzkitzako lotunetik abiatzen dira, proiektuan adierazi bezala.

Alegazioaren bigarren zatiari dagokionez, adierazi beharra dago alegazio-egileek eskatzen dituzten ingurumen- alderdi horiek aztertu direla, eta hori garbi azaltzen dela UPSri dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean. IEA honetan, gainera, lehendik egindako ingurumen-lanaren laburpena ageri da, hots, "Lizarra- Logroño (N-111) Ardatzaren Aurretiazko Azterlana eta Epe Ertainera Egin beharreko ekintzen Plan Zuzentzailea" (1999ko apirila) izenekoari dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana, UPSren espedienteari erantsi zaiona. Ingurumenaren gaineko eragina aztertzeko egin diren bi azterlanetan alegazio-egileek aipatzen dituzten irizpide guztiak deskribatu eta baloratu dira, proposatu diren trazaduren alternatiba guztien eragina kalkulatu da, zuzenketa bideragarri eta eragingarriak proposatu dira, eta, azkenik, alternatiba bakoitzari balore bat eman zaio, eragiten dituen inpaktu kopuruaren arabera.

Kultur Ondarearen elementu guztien zerrenda berariaz ageri da, Nafarroan arlo horretaz arduratzen den administrazio erakundeak jakinarazi dituenak. Ikerturiko alternatibek (Aurretiazko Azterlanaren IEA) eta aukeraturiko alternatibak (UPSren IEA) ingurunean eragingo dituzten zuzeneko nahiz zeharkako afekzioak zehazten dira, Donejakue bidearen gainekoak esate baterako.

UPSren barreneko IEAn intereseko naturguneak eta Batasunerako intereseko toki izendatzeko Nafarroako proposamenean sarturiko guneak (92/43/EK Zuzentarauaren arabera) aztertzeko atal bat sartu da. Atal horretan adierazten da hautaturiko trazaduraren inguruan ez dagoela horrelako tokirik batere. Hauxe esaten da: korridore ekologiko bat besterik ez dago inguruan, Linaren ibai- bidearekin bat datorrena. Faunaren pasabiderako iragazkortasuna aztertu da. Orobat, paisajean eragingo den inpaktuaren azterketa sartu da.

Azkenik, adierazi beharra dago, indarra duen legediaren arabera, aurretik kontsultak egitea aukerako ahalbidea dela, ingurumenaren arloan eskumena duen erakundearen nahierara jarria (Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Erregelamendua onetsi zuen 1131/1988 Errege Dekretuaren 13. artikulua).

ERAGINEN SAILKAPEN TAULA, ALTERNATIBEN ARABERA

NATUR BALIOAKArinaArinaArinaLarria

KULTUR ONDAREAArinaArina/LarriaArinaArina/Larria (*)

ERABILERA ETA APROBETXAMEN.Bateragarria/ArinaBateragarria/ArinaArina/BateragarriaBa

GIZA HABITATAArinaOnuragarriaArina/LarriaBateragarria/Arina

PAISAJEALarria/KritikoaArina/LarriaLarria/ArinaLarria

(*) La Celadilla-Prado Vedado izeneko aztarnategi arkeologikoari eragingo litzaiokeen kaltea atzeraezina eta berreskuraezina litzateke. Hortaz, trazadura aldatu ezean, eragina kritikoa izanen litzateke.

NATUR BALIOAKLarriaBateragarriaLarriaLarria (*)

KULTUR ONDAREAArina/larriaArinaArinaLarria/Bateragarria (**)

ERABILERA ETA APROBETXAMEN.ArinaArinaBateragarria/ArinaBateragarria/Arina

GIZA HABITATALarriaArinaBateragarria/ArinaOnuragarria

PAISAJEAArina/LarriaLarria/ArinaArina/LarriaArina/Larria

(*) Neurri zuzentzaileak aplikatuz gero (batez ere faunaren igarobideei dagozkienak, eraginaren sailkapena jaitsiko da.

(**) Cohortecampoko aztarnategiko eragina saihestuz gero, bateragarria izango da.

Iragarkiaren kodea: A0200001