6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

NAFARROAKO PARLAMENTURAKO hiru fotokopiagailu erosteko lehiaketa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2001eko abenduaren l7an eginiko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako dei egitea biltzarreko zerbitzuetarako hiru fotokopiagailu erosteko.

-Kontratuaren xedea: hiru fotokopiagailu erosi eta horiek mantentua.

-Kontratuaren gehieneko aurrekontua: 85.344 euro, BEZa barne (14.200.047 pezeta), honela banatuak:

-1. lotea: bi fotokopiagailu; gehieneko aurrekontua: 78.132 euro, BEZa barne (13.000.071 pezeta).

-2. lotea: fotokopiagailu bat; gehieneko aurrekontua: 7.212 euro, BEZa barne (1. 199.976 pezeta).

-Esleipena egiteko prozedura: irekia.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza partikularren orrian esaten direnak; aurkeztutako agiriak jatorrizkoak izan beharko dute edota konpultsatuak bai notario bidez, bai administrazio bidez.

-Proposamenak aurkezteko lekua eta epea: Nafarroako Parlamentuko Erregistro, Orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, hurrengo egunetik kontatzen hasita, hogeita zazpigarren egun naturaleko hamabi orduak baino lehen.

-Proposamen teknikoak jendaurrean irekitzea: kontratazio mahaiak ezarritako egun eta orduan eginen da; datuok lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko zaizkio eta Nafarroako Parlamentuko iragarkien oholean ere paratuko dira.

-Proposamen ekonornikoak jendaurrean irekitzea: kontratazio mahaiak ezarritako egun eta orduan eginen da; datuok lizitatzaile bakoitzari jakinaraziko zaizkio eta Nafarroako Parlamentuko iragarkien oholean ere paratuko dira.

-Administrazio baldintzen orria eta baldintza teknikoak lizitatzaileen esku daude hala Nafarroako Parlamentuko Idazkaritza Orokorrean (Arrieta kalea, 12 - 31002, Iruña) nola Nafarroako Parlamentuak duen web gunean (www.parlamento-navarra.es).

Telefonoa: 948 209 209.

Faxa: 948 228 444.

Posta elektronikoa: registro@parlamento-navarra.es

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A0113608