6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren udal lizentziari buruzko espedientea, jarduera sailkatuei buruzko arautegiaren ariora, aipatu epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen: 14 etxebizitza, lokalak eta garajeak (sotoan) eraikitzea Burlatako HAPOko C lurzatian, hirigintzako S-13 unitatean eta garajearen jarduerarako egokitzea.

Eskatzailea: Promociones Eder, S.L. Jarduera: garajea. Tokia: Burlatako HAPOko C lurzatia, hirigintzako S-13 unitatea.

Burlatan, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0113612