6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

677/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, garraio, ikastaro eta jarduera eskaintzen eta beste aukera batzuen programak (TIVE eta TIVE-Nafarroa ikurrarekin) oro har kudeatzeko zerbitzurako klausula administratibo eta teknikoen pleguak onetsi eta kontratua Viajes Marsans, S.A. enpresari adjudikatzen diona.

Indarra duen legerian ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 30eko 677/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu duela:

Xedea: garraio, ikastaro eta jarduera eskaintzen eta beste aukera batzuen programak (TIVE eta TIVE-Nafarroa ikurrarekin) oro har kudeatzea.

Adjudikatzeko modua: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua.

Kanona: 6.000.000 pezeta.

Adjudikazio hartzailea: Viajes Marsans S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: a0112955