6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoko ezaugarriak dituen jarduerari:

Lizentzia eman zen eguna: 2001eko abenduaren 19a. Eskatzailea: Eugenio Ainciburu Iribarren. Jarduera: haragirako behien aziendategia (legeztatzea). Tokia: 7. poligonoa, 46 B lurzatia, Pekoborda edo Basarre alderdia, Luzaide-Gainekoletan.

Luzaiden, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0113536