6. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

150/2001 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ubarmin Klinikako Anestesiologi eta Konorteratze Zerbitzurako arnasgailu baten erosketa adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 5ean eman 1507/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Anestesiologi eta Konorteratze Zerbitzurako arnasgailu bat erostea.

-Adjudikatzeko modua: prozedura negoaziatua, publizitaterik gabe.

-Kontratuaren prezioa: 6.560.000 pezeta, 39.426,39 euro, BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Datex Ohmeda, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0112889