57. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (urriaren 22ko 304/2001 Errege Dekretuak aldatutako hartan) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Piensos Caparroso. Jarduera: pentsu fabrika eraikitzeko proiektua (Paratzea eta legeztatzea). Tokia: C sektoreko poligonoaren U.I.6 unitatea, Las Vales izeneko parajean, Caparroso (Nafarroa).

Caparroson, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: a0204491